LURGOZO


LURGOZO Kontsumo Ekologikorako Urdaibaiko Elkartea, 2007an sortu zen Gernika-Lumon (Bizkaia). Eusko Jaurlaritzaren Elkarteen erroldan AS/B/13252/2007  zenbakiarekin inskribatuta dago.

Lur Gozo elkartearen funtzionamendua bere Estatutuetan ezarrita dago eta kudeaketarako arduraduna Zuzendaritza-Taldea da, Batzar Orokorrak aukeratzen duena. Batzar Orokorra urtean zehar birritan batzen da eta beherago zehaztu ditugun helburuak gauzatze aldera egin beharreko aktibitateak dinamizatzeko eta aurrera eramateko arduraduna da.

Elkarte honen helburuak ondokoak dira: nekazaritza ekologikoa sustatu, tokiko produktuen kontsumoa bultzatu, osasuna eta bizi osasuntsua bultzatu, pertsona kontsumitzaileen interesak defendatu, eta diruaren eta ondasun guztien erabilpen arduratsua eta solidarioagoa egiten duten aktibitateak garatu.

Lur Gozo elkartearen egoitza soziala Gernika-Lumon dagoen arren, bazkideok garen pertsonok hornitzeko produktuak Bizkaiko Ajangizko Udalerriko lokal batean dauzkagu. Espazio hau Ajangizko Udalak utzi zigun, 2009an Lur Gozo Elkartearen eta Ajangizko Udalaren artean laguntza-hitzarmena sinatu ostean. Era honetara, Lur Gozok mantenu-gastuak (ura, argia eta asegurua) bere gain hartuko ditu eta Ajangizko baserritar profesionalek –ENEEK-eko ekoizle ekologikoen erroldan inskribatuta egon beharko dutenak- euren produktuak lokalean salgai jarri ahal izango dute eta Ajangizen erroldatutako pertsonek, inolako kuotarik ordaindu gabe, elkartearen produktuak erosi ahal izango dute.

Pertsona batek Lur Gozoko bazkide egitea erabakitzen duenean, 15 €-ko sarrera ordaintzen du eta hilero 5 €, hau da, 60 € urtero. 2015ean, Urdaibaiko Biosferaren Erreserbako 190 familia baino gehiago Lur Gozo-ko bazkide gara.

Irabazi asmorik gabeko elkartea garenez, autozerbitzu-lokal honetako produktuen prezioa ez da lar altu eta ekoizleek egiten duten lanaren truke bidezko prezioa jasotzen dute. Ekoizleari zuzenean erositako elikagaiei, %10-eko gainkostua ezartzen diegu eta bestelakoei %18-a.

Zenbait produktu ekologikoren tokiko horniketarako hurbileko baserritarrekin daukagun harremana oso estua da, planifikatuz eta haiekin konpromisoak hartuz, elkarteari marjina txikiagoak aplikatuz, ekologikoranzko zeharkabidea egiten lagunduz…

Gaur egun, 700 erreferentzi desberdin baino gehiago dauzkagu; haien artean, elikagaiak (barazkiak, frutak, ortuariak, egoskariak, olioa, zerealak, irinak…), garbitasun-produktuak eta norberaren higienerako produktuak (xanpua, hortzetako pasta…)

Lur Gozo osatzen dugun pertsonentzako gizartearen sentsibilizazioa, esparru honi dagokionez behinik behin, oso garrantzitsua da. Horrela, produktuekin hornitzen garen lokal berean eremu sozial txikia dugu. Bertan, aldizkariak eta liburuak kontuan hartuta, 800 erreferentzia baino gehiago ditugu. Urtero, liburutegian, 20 erreferentzia berri baino gehiago sartzen dira. Era berean, urtero eta, beste erakundeekin (Gernika-Lumoko Udala, Astra Koordinadora, Ortutik Ahora Elkartea…) batera aktibitate desberdinak (hitzaldiak, solasaldiak, liburu-aurkezpenak, ekoizleen aurkezpenak eta haien produktuen dastamenak…) antolatzen ari gara.

Txikia dena taldeka lan eginez handi bihurtzen denez Ekokontsumo Euskal Federazioaren eta Goiner-eko bazkide-kooperatibista izatearekin batera, Euskal Herriko energia-kooperatiba berde horren bezero ere bagara.

LURGOZO Kontsumo Ekologikorako Urdaibaiko Elkartea, es una Asociación de Consumo ecológico creada en 2007 en Gernika-Lumo (Bizkaia) e inscrita en el Registro de Asociaciones del Gobierno Vasco con el número AS/B/13252/2007.

Lur Gozo se rige por sus Estatutos y se gestiona a través de una Junta Directiva elegida por la Asamblea General, que es convocada dos veces al año y que es la encargada de dinamizar y realizar las actividades necesarias para responder a los objetivos que a continuación detallamos.

Esta asociación nace con los objetivos de fomentar la agricultura ecológica, impulsar un consumo local de productos, fomentar la salud y la vida sana, defender los intereses de las personas consumidoras y desarrollar actividades que hagan un uso más responsable y solidario del dinero y de todos los bienes.

Aunque la sede social de Lur Gozo está situada en Gernika-Lumo, la lonja en la que las personas asociadas nos surtimos de productos esta localizada en el municipio de Ajangiz (Bizkaia). Este espacio nos fue cedido por el Ayuntamiento de Ajangiz, tras firmar en 2009 un convenio de colaboración entre la Asociación Lur Gozo y dicho Ayuntamiento. De esta manera Lur Gozo se hace cargo de los gastos de mantenimiento (agua, luz y seguro). A cambio, los/las productores de Ajangiz –inscritos en el registro de productores ecológicos de ENEEK profesionales- pueden vender sus productos en el local y las personas empadronadas en Ajangiz pueden hacerse con productos de la asociación sin pagar cuota alguna.

Cuando una persona decide hacerse socia de Lur Gozo, paga 15 euros de entrada y una cuota de 5 euros/mes, es decir, 60 euros al año. En el año 2015 más de 190 familias de toda la Reserva de la Biosfera de Urdaibai somos socias de Lur Gozo.

El ser una asociación sin ánimo de lucro nos permite que los precios de los productos de este local autoservicio no sean excesivamente altos y que las personas productoras cobren un precio justo por su labor. A los alimentos comprados directamente al productor, les cargamos un 10% al precio de compra y al resto un 18%.

La relación con los/as baserritarras cercanos/as es muy estrecho para garantizar el abastecimiento local de determinados productos ecológicos, planificándolos y adquiriendo compromisos con ellas, aplicando márgenes menores para la asociación, facilitando la transición a ecológico…

En la actualidad disponemos de más de 700 referencias diferentes, tanto de alimentos (verduras, frutas, hortalizas, legumbres, aceite, cereales, harinas…) de productos de limpieza, cómo de productos de higiene personal (champú, dentífrico…).

Para la gente que conformamos Lur Gozo la sensibilización social, en este ámbito, es muy importante. Así, en el mismo local en el que nos surtimos de productos disponemos de un pequeño espacio social, con una biblioteca compuesta por más de 800 referencias, entre revistas y libros. Anualmente, en la biblioteca, entran más de 20 referencias nuevas. Así mismo, todos los años y, en colaboración con otras entidades (Ayuntamiento de Gernika-Lumo, Coordinadora Astra, Asociación Ortutik Ahora…) organizamos diversas actividades (charlas, debates, presentación de libros, presentación de productores/as y degustación de sus productos…), abiertos al público en general, sean o no personas socias de Lur Gozo.

Cómo lo pequeño trabajando en grupo se hace grande formamos parte de la Federación Vasca Ekokontsumo y de Goiener (somos socios cooperativistas y, a su vez clientes, de esta cooperativa energética verde vasca).

Lurgozo_Logo

Helbidea / Dirección:

Barrio Mendieta, 66 bajo (txoko)

48320 Ajangiz, Bizkaia

Telf: 946271013 (Etor)

Email: lurgozo@yahoo.es

Web: www.lurgozo.org

Ordutegia / Horario:

  • Asteartea:11–13:30/17:30-20:30
  • Asteazkena: 17:30-20:30
  • Osteguna:11–13:30/17:30-20:30
  • Ostirala: 17:30-20:30

Euskara & Castellano

DATUAK

  1. Bazkidetutako familiak: 194
  2. Antolatutako Dibulgazio ekimenak: 15
  3. Hileroko Familia Gastua: 67€
  4. Bertako (<150 km) Elikagaien Erosketen portzentaia: 24,7%
  5. Bertako (<150 km) Ekoizleen portzentaia: ?
  6. Ekoizleei Zuzenean Erositakoaren portzentaia: 34,4%

DATOS

  1. Nº Familias Socias: 194
  2. Nº Eventos de Divulgación Organizados: 15
  3. Gasto Mensual por Familia: 67€
  4. Porcentaje de Alimentos locales (<150 km) comprados: 24,7%
  5. Porcentaje de Productores locales (<150 km): ?
  6. Porcentaje de la compra Directa a Productores: 34,4%

DATUAK

  1. Bazkidetutako familiak: 197
  2. Antolatutako Dibulgazio ekimenak: 17
  3. Hileroko Familia Gastua: 62,60 €
  4. Bertako (<150 km) Elikagaien Erosketen portzentaia: %22,43
  5. Bertako (<150 km) Ekoizleen portzentaia:
  6. Ekoizleei Zuzenean Erositakoaren portzentaia: %33,01

DATOS

  1. Nº Familias Socias: 197
  2. Nº Eventos de Divulgación Organizados: 17
  3. Gasto Mensual por Familia: 62,60 €
  4. Porcentaje de Alimentos locales (<150 km) comprados: 22,43%
  5. Porcentaje de Productores locales (<150 km):
  6. Porcentaje de la compra Directa a Productores: 33,01 %


Alex Zubia
LEHENDAKARIA
Bolondresa
Josu Albizbeaskoetxea
DIRUZAINA
Bolondresa
Koldo Lezamiz
IDAZKARIA & DIBULGAZIO TALDEKO DINAMIZATZAILEA
Bolondresa
Olga Eizagirre
SALEROSKETA TALDEKO DINAMIZATZAILEA
Bolondresa
GARBIKETA TALDEKO DINAMIZATZAILEA
Bolondresa
Zihara Enbeita
Web
Bolondresa
Etor Uribe
DENDAKO ARDURADUNA & LEHENDAKARIORDEA
Ordaindua

Alex Zubia
PRESIDENTE
Voluntario
Josu Albizbeaskoetxea
TESORERO
Voluntario
Koldo Lezamiz
SECRETARIO & DINAMIZADOR DEL GRUPO DE DIVULGACIÓN
Voluntario
Olga Eizagirre
DINAMIZADORA DEL GRUPO DE COMPRA-VENTA
Voluntaria
DINAMIZADORA DEL GRUPO DE LIMPIEZA
Voluntaria
Zihara Enbeita
Web
Voluntaria
Etor Uribe
RESPONSABLE DE LA TIENDA & VICE-PRESIDENTE
Remunerado

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *