BUTROI BIZIRIK


Butroi Bizirik en Transicion (BBT) Uribe-Butroe eskualdea era jasangarrian garatzeko lan egiten duen Mungiako elkartea. (AS/B/13506/2007)

Butroi Bizirik 2007an ingurugiroari loturiko elkarte gisa sortu zen, baina 2012an trantsizio mugimenduen berri jakin genuenean, euren filosofia eta  karakter praktikoa aintzat hartuta gure begirada eta lan egiteko modua aldatu eta “Butroi Bizirik en transición” bihurtu ginen.

Trantsizio mugimenduek etorkizunari modu positiboan begiratzen diote, aldaketa klimatikoa, krisi ekonomikoa, eta petrolioaren gailurraren ondorio negatiboen aurrean, biziraupen gaitasuna eta tokiko ongizatea handitzeko ekimen berriak garatuz. Rob Hopkinsen eskutik hasi zen Trantsizio mugimendua Totnes herrian, Ingalaterran, eta gaur egun mundu mailako mugimendua da. Gurea bezalako elkarteez gain, Orendain herria dugu adibide bat Euskal Herrian bertan.

BBTn tokiko bizimodua berreskuratu nahi dugu, ekonomia etiko, justu, solidario eta ekologikoa bultzatuz. Ingurugiro eta gizartearentzat desiragarria dena, ekonomikoki bideragarria izatea nahi dugu, eta horregatik inguruko jendearen gaitasunak aktibatu nahi ditugu eta bizi dugun kapitalismo eta kontsumismo basatiaren aurrean alternatibak eraiki. Gure proiektuek gizartearen eta norbanakoen transformazioa dute helburu, horrela, elikadura, energia eta teknologia subirautza, jasangarritasuna, eta ingurugiro hezkuntza bultzatzen ditugu.

Asanblean hartzen ditugu erabakiak, eta koordinazio taldeak energia eta norabidea mantentzen du urtean zehar. Hainbat ekimen eta proiektu bultzatzen ditugu, hiru arlotan banatuta: elikadura, komunitatea eta ingurugiroa. Elikadura arloan kokatzen dugu gure kontsumo arduratsu taldea. Gure lokalean produktu ekologikoak, bertokoak eta bidezko merkataritzako produktuak ditugu bazkide guztion esku. Horrez gain astero saskia jasotzen dugu, eskualdeko kooperatiba bateko esne freskoa, lekariak, olioa, fruta, etab. Garbiketa eta kosmetika naturaleko produktuak baditugu ere… Azken batean etxEKO produktuak ditugu gustoko, hau da, ahalik eta gertuen sortuak eta era ekologikoan. Horregatik bultzatzen ditugu eskualdean ditugun produktoreak, bisitak egiten dizkiegu, eta tailerrak, katak eta hitzaldiak antolatzen ditugu, elkar ezagutza eta konfidantza indartzeko asmoz.

Eskualdeko beste proiektu eta elkarteekin elkarlanean dihardugu, eskola jantokietako autogestioaren alde, “munduko arrozak” ekimenean parte hartzen dugu, etab… Horregatik guztiagatik, Ekokontsumo federaziora batu gara, sarean lan egiteak onura eta posibilitate handiak dituela sinetsita. Ekofederazioko bazkideak gara: BBT (Mungia), Bidazi (Lesaka), Lurgozo (Gernika), Otarra (Donosti), Marisatsa (Durango) eta BioAlai (Gasteiz). Apurka apurka sarea handituz doa!

Somos Butroi Bizirik en Transición (BBT) una asociación, ubicada en Mungia, que trabaja por el desarrollo sostenible de la comarca Uribe-Butroi.

Si bien Butroi Bizirik nació en el año 2007 como asociación medioambiental, es a finales de 2012 cuando conocemos la existencia, filosofía y carácter práctico de los “movimientos en transición”; adaptamos nuestro enfoque, forma de funcionar, los estatutos y nos convertimos así en Butroi Bizirik en  Transición (BBT).

Para tener una idea de qué es la Transición, ésta pone el acento en crear una visión positiva del futuro ante las posibles consecuencias negativas del cambio climático, la crisis económica y el pico de petróleo; desarrollando resiliencia, iniciativas que aumenten la capacidad de supervivencia y bienestar local. Tuvo sus inicios en Totnes (Inglaterra) por Rob Hopkins y en el día de hoy podemos encontrar cientos de estos movimientos en pueblos y ciudades del mundo, entre ellas estamos nosotr@s BBT!

En BBT deseamos recuperar la economía con formas de vida locales, éticas, justas, solidarias y ecológicas; queremos que lo que es deseable social y medioambientalmente sea viable económicamente, y queremos activar las capacidades de las personas de nuestro entorno y dar alternativas concretas al capitalismo y consumismo feroz en el que vivimos. Por eso nuestros proyectos tienen como fin la transformación personal y social orientada hacia el bien común y la sostenibilidad, la soberanía alimentaria, energética y tecnológica, y la educación ambiental.

Nos organizamos de manera asamblearia y un grupo de coordinación mantiene la energía y el rumbo a lo largo del año. Organizamos multitud de actividades y proyectos agrupados en 3 áreas: Alimentación, Comunidad y Medio Ambiente. Dentro del área de alimentación es donde está nuestro Grupo de Consumo Responsable que trabaja para tener un stock de productos ecológicos, locales, artesanales y de comercio justo para los socios de BBT. La base de nuestra alimentación sana son las cestas de verduras semanales, los lácteos eco de una cooperativa cercana, legumbres, arroces, aceites, fruta, etc. Tenemos productos de limpieza y cosmética artesanal. En el grupo intentamos que los alimentos y productos que compramos para l@s soci@s sean lo más eco-locales posibles, apoyando conscientemente con nuestro consumo a proyectos que se están iniciando o ayudando a asentar producciones cercanas; y organizamos talleres, charlas, catas y salidas a productores/as locales para que haya una relación cercana entre consumidor-productor.

Nos relacionamos con proyectos afines, apoyamos de manera decidida los comedores escolares autogestionados, participamos en la jornada de los arroces del mundo, etc… Por ello nos hemos incorporado de manera convencida a Ekokontsumo Federazioa, conociendo las ventajas y múltiples posibilidades que aporta el trabajo en red. Con nuestra incorporación, ya somos seis las asociaciones que formamos parte de Ekokontsumo: BBT (Mungia), Bidazi (Lesaka), Lurgozo (Gernika), Otarra (Donosti), Marisatsa (Durango) y BioAlai (Gasteiz), poco a poco, se va ampliando la red…


Helbidea / Dirección:

Ibaigane kalea, 10.

48100 Mungia, Bizkaia

Telf: 94-6020636

Email: butroientransicion@gmail.com

Web: www.butroientransicion.org

Ordutegia / Horario:

  • Asteazkena: 19:00 – 21:00
  • Osteguna: 11:30-13:30 / 19:00-21:00

Euskara & Castellano

DATUAK

  1. Bazkidetutako familiak:
  2. Antolatutako Dibulgazio ekimenak:
  3. Hileroko Familia Gastua:
  4. Bertako (<150 km) Elikagaien Erosketen portzentaia:
  5. Bertako (<150 km) Ekoizleen portzentaia:
  6. Ekoizleei Zuzenean Erositakoaren portzentaia:

DATOS

  1. Nº Familias Socias:
  2. Nº Eventos de Divulgación Organizados:
  3. Gasto Mensual por Familia:
  4. Porcentaje de Alimentos locales (<150 km) comprados:
  5. Porcentaje de Productores locales (<150 km):
  6. Porcentaje de la compra Directa a Productores:

DATUAK

  1. Bazkidetutako familiak: 47
  2. Antolatutako Dibulgazio ekimenak: 30
  3. Hileroko Familia Gastua: 44€
  4. Bertako (<150 km) Elikagaien Erosketen portzentaia: X
  5. Bertako (<150 km) Ekoizleen portzentaia: X
  6. Ekoizleei Zuzenean Erositakoaren portzentaia: 91,52%

DATOS

  1. Nº Familias Socias: 47
  2. Nº Eventos de Divulgación Organizados: 30
  3. Gasto Mensual por Familia: 44€
  4. Porcentaje de Alimentos locales (<150 km) comprados: X
  5. Porcentaje de Productores locales (<150 km):  X
  6. Porcentaje de la compra Directa a Productores: 91,52%


Imanol Ugarte
PRESIDENTE & GRUPO DE CALIDAD
Voluntario
Cristina Correa
TESORERA
Voluntario
Raquel Dawamoru
SECRETARIA
Voluntario
Aran Garmendia
VOCAL
Voluntario
Nagore Orbeltzu
VOCAL
Voluntario
Igone Fanlo
RESPONSABLE DE LA TIENDA y DINAMIZADORA GRUPO DE ACTIVIDADES
Remunerado
Lourdes Martín
RESPONSABLE DE LA TIENDA
Remunerado
Itziar Pou
RESPONSABLE DE LA TIENDA
Remunerado