Transgenikorik gabeko elikagaiak kontsumitzeko eskubidea eskatzen dugu

Euskadin gero eta kontsumitzaile gehiago dago kezkatuta jaten duen elikagaiekin. Soziologoek “kontsumitzaile hausnartzaile” moduan ezagunak dituzte; egunero egiten dituzten aktibitateak zalantzan jartzen dituzten hiritarrak dira. Elikagai edo osagai batzuen inguruan ezarritako baieztapenak zalantzan jartzen dituzte, eta beren sinesmenak praktikan jartzeko denboran edo diruan esfortzua egiten dute. Horrela, okelik jaten ez duten, nekazaritza-merkatuetan produktu freskoak erosten dituzten, gehigarri batzuk dituzten elikagaik baztertzen dituzten edo nekazaritza ekologikoan sortutako elikagaiak kontsumitzeko elkartea osatzen duten kontsumitzaileak daude. Portaera hori izateko arrazoiak desberdinak dira: aukeraketa horrekin beren osasuna hobetuko dutela, ezaguna duten baten bati erosterakoan jango dutenarengan konfiantza handiago jartzen dute, edo nekazaritza konbentzionalak edo urrunean sortutako elikagaien garraioak (“elikagai kilometrikoak”) sortutako ingurumen-kutsadura murriztu nahi dute.

Artikulu hau sinatzen dugun elkarteetako pertsonok nekazaritza ekologikoaren arauen arabera landutako eta laboratutako elikagaiei garrantzia ematen diegu. Laburki esateko, elikagaiak sortzeko sintesi bidezko produktu kimikorik erabiltzen ez duen nekazaritza da. Gure osasunerako eta ingurumenerako hobeagoak direla uste dugu. Elkarte hauek ere elikagaiaren sorlekuari garrantzia ematen diogu, tokian sortutakoari lehentasuna emanez. Momentu honetan, elkarte guztiak kontuan hartuz ia 3000 familia gara eta, krisi garai honetan, hazten jarraitzen dugu.

Elikagai transgenikoen aurka gaude; genetikoki eraldatutako haziak erabilitako laboreetatik sortutako osagaiak dituzten elikagaien aurka gaude. Eta horren aurka gaude ingurumenerako, osasunerako eta familia-nekazaritzarako eragin negatiboak dituztela froga nahiko daudelako. Uste dugu teknologia horrek arrisku gehiago sortzen dituela mesedeak baino.

Elikagai ekologikoak kontsumitzea hautatu dugunontzako elikagai transgenikoak agertzeak modu berezian eragiten digu, kultibo transgenikoak hedatu diren lekuetan kultibo ekologikoa murriztu egin delako. Nafarroan, esaterako, hazi ekologikoa erein duten nekazariei, euren landareak hazitakoan, inguruko beste transgeniko batekin polinizatu egin zaizkie eta euren uzta saltzera joan direnean ezin izan dute ekologiko moduan saldu, transgenikoen kutsadura izateagatik hain zuzen ere. Pertsona hauek izandako galera ekonomikoengatik inork ez dienez inolako kalte-ordainik ematen nekazari ekologikoak desagertzen doaz. Gertaerek argi utzi dute kultibo transgenikoak eta beste kultibo-erak ezin dutela elkarrekin aritu eta, beraz, nekazari batzuk ekologikoan sortzeko duten eskubidea ezin dute aurrera eraman. Ikuspuntu horretatik, Nafarroan ereindako arto transgenikoaren azalera azken hiru urteetan murriztu izana oso albiste positiboa da geuretzat.

Transgenikoak heldu izanak ekoizpen ekologikoa zaildu ez ezik elikagaien prezioa garestitu egin du, gure elikagaiek osagai transgenikorik ez dutela erabateko ziur egoteko beren trazabilitatea bermatze aldera beharrezkoak diren kontrolak ordaindu behar izaten ditugu. Elkarrekin egotea hain ezinezkoa da legeak berak baimentzen duela elikagai ekologiko batek % 0,1era arteko kutsadura transgenikoa izan dezakeela etiketan informazio horren berri eman gabe.

Elikagai transgenikoak ez kontsumitzeko nahia legitimoa da, eta, kontsumitzaileak garen heinean, osagai hauek ez duten elikagaiak kontsumitzeko eskubidea eskatzen dugu. Baina, gaur egun, aukeraketa-eskubide hau elikagaiak etiketatzeko erak mugatu egiten du. Alde batetik, elikagai batek osagai transgenikoa badu bere osagaien artean “genetikoki eraldatutako almidoia” ba ote duen behatuz gain, elikagaien osagaien artean prestakuntza espezializatua izan behar da. Bestaldetik, “Ez du osagai transgenikorik” dioen oharra etiketan ezin daitekeelako sartu, Europako beste zenbait herrialdetan jar daitekeen arren, edota hemen “Ez du gehigarririk”, “Ez du glutenik”, “Ez du trans gantz-azidorik”, etabar. Osagai transgenikorik ez duela ezin jar izatea, instituzioek elikagai-industriari negozio errazteko dela uste dugu, informazioa izateko eskubidea eta kontsumitzaileon aukeraketa-gaitasuna ez babestea badakar ere.

Arestiko idazkia ondoko Elkarteek sinatzen dute:

  1. Ángel Angulo, Landare Elkartetik (Iruña)
  2. Xabier Arroyo Moral, Bizigai Elkartetik (Bilbao)
  3. Alex Zubia Berriozabal, Lurgozo Elkartetik (Busturialdea)
  4. Agustín García, Marisatsa Elkartetik (Durango)
  5. Itziar Pou, Otarra Elkartetik (Donostia)
  6. Cristina Díez, Bio Alai Elkartetik (Vitoria-Gasteiz)

 

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *