Apirilean, Bizkaiko Marisatsa, BTT eta Lurgozo (Aste bat lehenago BioAlairekin elkartu ziren ere Gasteizen) EHKOlektiboako Aintzira eta Markekin Batzartu dira eskualdeko elkarteak, landu duten ikerketa aurkezteko.
Bertan, EHKOlektiboako kideek aurkeztu zieten eskualdeko elkarteei, aurreko urtean Euskal Herri mailan egin zuten ikerketaren lehenengo fasea. Bertan, 15 elkarte eta kontsumo talde eta bestetik 5 eragile ekarrizketatu zituzten. Bigarren fasean lana eskualdeka aurkezten ari dira. Ekainean bukatzea espero dute, jardunaldi handi baten bidez eta orduan ikerketa publikoki gizarteari zabaldu.
EHKOlektiboa duela lau urte zortu zen, 70 bat baserrik osatzen dute sarea eta 9 bat “zuhaitz”-etan banatzen dituzte euren esparru lanak eta guztiok ekoizpen ekologikoko zigilua dute. Beraien helburua, baserri artean elkarlana eta ekoizpen ereduak lantzea da, beste ekoizleengandik bereizteko.
https://ehkolektiboa.eus/